Gobernu Zibila Kultur Etxe plataformak Txokolatezko Danborra jaso du Amaratarraken eskutik
Amaratarrak danborradak Gobernu Zibila Kultur Etxe plataformaren lana omendu nahi izan du San Sebastian egunean. Armeria plazan eginiko ekitaldian, Txokolatezko Danborra eskaini zioten taldeari banderaren igoeraren aurretik. Gobernu Zibilaren eraikina kultur etxe bilakatzea eskatzen duen Koikene kanta jo zuten ere plataformaren omenez.