'Kirol Legez / Fair Play' ikuskizunak emango dio bukaera Korner jaialdiari
Otsailaren 4tik 10era egingo dute Korner jaialdia, futbola eta kultura uztartuta. Kukai Dantza Taldearen Kirol Legez / Fair Play ikuskizunak emango dio bukaera jaialdiari. Obraren aurrerapena erakutsi dute gaur eguerdian, Zubietan. Bi egunetan eskainiko dute Tabakaleran; otsailaren 9an eta 10ean. Sarrerak salgai daude.
“Baloiak eta jauziak. Urratsak eta golak. Agertokia eta soropila. Futbola eta dantza. Kukai eta Reala. Balore eta izaerak bat egiten ikuskizun honetan. Gizatalde eta aldagela ororen oinarri dira errespetua, elkartasuna, ahalegina, talde lana… Baloreetan sustraiatutakoa irmo eraikitzen da”, azaldu du Jon Maya Kukai taldeko zuzendariak.
Hain zuzen ere, Zubieta eta Errenteria-Orereta artean prestatu dute ikuskizuna. Talde lanean oinarrituriko obra da, Realaren eta Kukairen izaera jasotzearekin batera. Dantzarien jantziez, ordea, Iraia Oiartzabal diseinatzaileaz arduratu da.
Korner jaialdiaren egitaraua eta informazioa helbide honetan topa daiteke.