Koxme Burutaran Espainiako txapelduna da
Guztira 26 arraunlarik parte hartu zuten gizon jubenilen mailan. Burutaranek 6 minutu eta 18 segundoko denbora egin zuen.
Espainiako Ergometro Txapelketa jokoan egon zen urtarrilaren 19an eta 20an Galizian, Ourensen. Jubenil mailan, Loiolako Koxme Burutaran izan zen txapelduna, Ur-Kirolakeko arraunlaria.
Guztira 26 arraunlarik parte hartu zuten gizon jubenilen mailan. Burutaranek 6 minutu eta 18 segundoko denbora egin zuen. Bere atzetik geratu ziren Mandeo klubeko Rodrigo Caceres (6:26) eta Salgado-Perilloko Diego Allo (6:27).