Martutene kaldereroak otsailaren 1ean aterako dira
Martutenen 2016an atera zuten kaldereroen konpartsa lehen aldiz; ordutik ohitura mantendu dute.
Martutenen 2016an atera zuten kaldereroen konpartsa lehen aldiz. Ordutik ohitura mantendu dute, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Otsailaren 1ean ibiliko dira auzoko kaleetan zehar Hungariako kaldereroak, 18:00etan hasita.
Egun handiaren aurretik entseguak egingo dituzte urtarrilaren 24an eta urtarrilaren 31n. Bi egunetan 18:00tan elkartuko dira, Gaztelekuan.