Migrazioa eta Euskal Errepublikari buruzko mahai ingurua egingo dute Txantxarrekan
Euskal Errepublikaren aldeko Zergatik Ez? plataformak mahai ingurua egingo du otsailaren 7an Antiguako Txantxarreka gaztetxean. Solasaldiak Migrazioak eta Euskal Errepublika izena izango du, eta hainbat pertsonak hartuko dute parte bertan: Sonia Gonzalez idazlea, Hassanna Aalia saharar errefuxiatua eta Diego Paredes, ‘Txiki’ ETAko militantearen anaia. Haiekin batera, Zergatik Ez? taldeko Unai Apaolaza moderatzaile gisa arituko da. Ekitaldia 19:00etan hasiko dute.