Pasealeku Berria itxiko dute alerta laranja dela eta
Olatuak direla eta alerta laranja ezarri dute, eta ondorioz, 15:00etatik aurrea Pasealeku Berria itxiko dute.
Babes Zibilak aditzera eman du alerta laranja egoera ezarri dutela olatuak direla eta. Horregatik, 15:00etatik aurrera Pasealeku Berria ibilgailu zein oinezkoentzat itxiko dute Argazkilari Elkartetik aurrera. Gainera, 22:00etatik aurrera, Pasealeku Berriko kortea Soraluze kaleraino atzeratuko da, eta Leizaola (Zurriolako itsas morrua) eta Txillida (Haizearen Orrazia) pasealekuak ere itxiko dira.
Mozketa hau, hasiera batean, asteazkeneko 15:00ak arte iraungo du. Orduan, Leizaola eta Txillida pasealekuak irekiko dira, eta Pasealeku Berriak, aldiz, itxita jarraituko du Argazkilari Elkartetik aurrera.