UGTk gehiengoa galdu du Dbusen hauteskunde sindikaletan
Urtarrilaren 16an egin zituzten Dbus autobus konpainiaren hauteskunde sindikalak. Lehen aldiz UGTk gehiengoa galdu du. Kurpil sindikatu independenteak lortu du boto gehien (194), UGTren aurretik (190). Gainerako botoak LAB (69) eta ELA (54) sindikatuek jaso dituzte.
Ordezkaritzari dagokionez, aurrerantzean Kurpilek 7 izango ditu, UGTk 6, LABek 2 eta ELAk 2. Hain zuzen ere, enpresa komitea 17 ordezkarik osatzen dute.