Mikel Albisu preso donostiarra aske geratu da
Mikel Albisu Antiguako presoa aske geratu da larunbatetik Parisko atxikitze zentro batean egon ostean. Egun horretan jakinarazi zuen Sortuk Albisu Reauko espetxetik atera eta zentrora eraman zutela, eta presoa Euskal Herriratzeko kudeaketa administratiboa egin arte han mantenduko zutela.
Idazle donostiarra, Mikel Antza izengoitiaz ezaguna, 2004tik egon da preso Frantzian, eta atzo gauean heldu zen Madrilgo Barajas aireportura, kondena beteta eta inolako kargurik gabe.