Arccon haur liburutegia izango du Ernest Lluch kultur etxeak
Arcco merkataritza gunean du egoitza auzoko kultur etxeak, azken hilabeteetan, Anoeta estadioan egiten ari diren birmoldaketa lanak direla eta.
Amarako Ernest Lluch kultur etxeak areto berri bat izango du, haur liburutegiarentzat. Hain zuzen, Arcco merkataritza gunean du egoitza auzoko kultur etxeak, azken hilabeteetan, Anoeta estadioan egiten ari diren birmoldaketa lanak direla eta. Hara bideratu dituzte baliabideak, behin-behinean, eta laster, esan bezala, areto berri bat izango dute han, urtarrilaren 25etik aurrera.
Arccoko lehenengo solairuan jarri dute gela berria, eta han egingo dituzte haurrentzako (Ipuinaren Ordua, Liburu Baby Kluba, liburu Joko Kluba, eskolen bisita gidatuak…) eta helduentzako (Literatur solasaldiak…) antolatzen dituzte hainbat jarduera.
Horrela, hiru dira Ernest Lluch kultur etxeak behin-behinean eskaintzen dituen espazioak: aipaturiko liburutegiaren bi aretoak eta Amarako KZgunea hartzen duena. Zerbitzuak itzuliko dira Ernest Lluch kultur etxeak Anoetan duen ohiko egoitzara, estadioaren lanak bukatzen dituztenean.
Areto berriaren ordutegia hau izango da:
- Astelehenetik ostiralera: 16:00-20:00
- Larunbatetan eta zubietan: 10:00-14:00 / 16.30-20:00