Lau urtean hiriko 22 eraikin berezi suntsitu dituztela salatu du Ondarek bideo batekin
Donostiako ondare arkitektonikoaren babeserako Ondare elkarteak bideo bat argitaratu du hirian suntsitu diren eraikin berezien galera salatzeko. San Sebastian martxaren doinuaz lagundurik, ikus-entzunezkoak azken lau urteetan zehar eraitsitako hainbat eraikinen irudiak erakusten ditu. Hain zuzen, denbora horretan Donostian 22 eraikin berezi bota edo hondatu dituztela jakinarazi du Ondarek.