Migratzaileen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute Donostian otsailaren 3an
'Inor ez da ilegala. Pertsona guztiontzat eskubide guztiak' lelopean egingo dute martxa, Bulebarretik abiatuta.
Migratzaileen eskubideen defentsan lanean ari diren Donostiako hainbat herritarrek manifestazioa egingo dute hirian otsailaren 3an. Inor ez da ilegala. Pertsona guztiontzat eskubide guztiak lelopean irtengo dira kalera, administrazioek migranteei “harrera duin bat eskaintzeko” eta “pertsona gisa dagozkien eskubideak errespetatzeko” ardura har dezaten. Protesta Bulebarretik abiatuko dute, 12:00etan.
Herritar guztiei zabaldu diete manifestazioan parte hartzeko deialdia: “Guri, donostiarroi, udal, diputazio edo dena delakoei euren ardurak har ditzaten exijitzea dagokigu. Lan hau burutzeko, baina, Donostiako herritar eta eragileen elkarlana ezinbestekoa da”.
Aurkeztutako idatzian, migratzaileek hirian jasaten duten egoera “prekarioa” azpimarratu nahi izan dute martxaren antolatzaileek: “Udaran zehar indarra hartu zuen gaiak, baina azken hilabeteetan isilpean pasatzen ari da. Halere, egoerak berean dirau. Donostiako kaleak, Tabakalera, Txantxarreka… bisitatu besterik ez dago migratzaileen egoera zein prekarioa den ikusteko”.
Era berean, urtarrilaren 30ean 11:00etan Donostiako udaletxe parean egingo duten prentsaurrekoan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Jarraian, manifestazioarekin bat egin duten eragileen zerrenda:
- Donostiako Bilgune Feminista
- Askapena
- Txantxafrika
- LAB
- Zergatik ez?
- Donostiako Hiritarren Harrera Sarea
- Ernai
- Donostiako Asanblada Feminista
- EHBildu
- Sortu
- Irutxuloko Hitza
- Donostiako gune autogestionatuak:
- Txantxarreka
- Letaman
- Kijera
- Firestone
- Antigua otarrak
- Satorralaia
- Mohara