Pasealeku Berria berriz ireki dute
Pasealeku Berria, Haizearen Orrazia eta Leizaola pasealekua ireki dituzte berriz ere, denboraleak ez duelako kalterik egin leku horietan.
Alerta laranja dela eta hiriko hainbat toki itxita zeuden, besteak beste, Pasealeku Berria, Txillida pasealekua (Haizearen Orrazia) eta Leizaola pasealekua (Zurriolako itsas morrua). Babes Zibilak jakinarazi duenez, denboraleak ez du kalterik eragin aipatutako lekuetan, eta ondorioz, ireki egin dituzte, behin garbiketa lanak eginda. Hortaz, Txillida pasealekua, Leizaola pasealekua eta Pasealeku Berria irekita daude, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat.