Influentzien marketina landuko dute
Zer da Influentzien Marketina eta zein eragin du gure gizartean? InfluenZER? Galdera horri erantzuna emateko, laugarren urtez Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntu kooperatibak.
Zer da Influentzien Marketina eta zein eragin du gure gizartean? InfluenZER? Galdera horri erantzuna emateko, laugarren urtez Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntu kooperatibak. Urtarrilaren 30ean, 18.30ean, influentzien marketinaren gaia landuko dute, Koldo Mitxelena Kulturunean, komunikazioan eta sare sozialen inguruan lan egiten duten profesionalen hitzaldiekin.
Informazio gehiagorako eta izen ematea egiteko bideak hauek dira: Nortasunasarean.eus webgunea, 686 66 94 69 telefono zenbakia eta info@nortasunasarean.eus posta elektronikoa.