Txillardegi omenduko dute Musikenen
Txillardegik euskararen normalizazioan eta bestelako arloetan egindako lana gogoan izango du 21. Korrikaren antolakuntzak, otsailaren 9an.
Txillardegiren omenezko ekitaldi bat antolatu du 21. Korrikak. Otsailaren 9an izango da, 19:00etan, Antiguan dagoen Musikene Goi Mailako Musika Ikastegian. Jose Luis Alvarez Enparantzak egindako lanari aitortza egingo diote, tartean, euskararen normalizazirako egindako lana eskertuz.
Ekitaldia doakoa izango da, baina joan nahi dutenek gonbidapena eskuratu beharko dute aurretik, ekitaldiak@korrika.eus posta elektronikora idatzita.