Unanue- Zahar baserria eta hotela barrutik ezagutzeko aukera egongo da
Igandean 12:30ean hasiko dute bisita, baina aukera egongo da auzotik baserrirako bidea oinez egiteko, Añorga Kirol eta Kultur Elkartearen eskutik.
Goizpasa proposamena egin dute Unanue hoteleko arduradunek, iganderako. Unanue-Zar baserria erakutsi eta eraikinaren historia eta istorioak kontatuko dituzte. Bereziki Añorga ingurukoei zuzendu diete gonbidapena, baina ateak zabalik izango dituzte baserri eta hotela barrutik ezagutu nahi dituzten guztiek.
Bisita 12:30ean hasiko dute, baina aukera egongo da auzotik baserrirako bidea oinez egiteko, Añorga Kirol eta Kultur Elkartearen eskutik. Jolas Etxetik abiatuko dira, 12:00etan.
Baserriak euskal diasporarekin duen loturaren berri emango dute, sagar-zukua nola egiten duten erakutsiko diete bisitariei, eta han egindako sagar-zukua dastatzeko aukera izango dute.