Venezuelako Gobernuaren aldeko elkarretaratzea egingo dute Donostian
Venezuela Aurrera plataformak Euskal Herriko hainbat herritan elkarretaratzera deitu du Nicolas Maduroren gobernuari babesa adierazteko helburuarekin. Asteazkenean, Juan Guaido Asanblada Nazionaleko presidenteak eta oposizioko buruak bere burua herrialdeko presidente izendatu zuen, Madurori agintea utz dezan exijituz. Donostian egungo “gobernuaren zilegitasun demokratikoaren aldeko” kontzentrazioa egingo dute 19:00etan Bulebarrean, eta bertan biltzeko deialdia zabaldu diete herritarrei, “Venezuelako herriari eta iraultza bolibartarrari gure elkartasuna adierazteko”.