Kontxan 2.000 gurutze jarri dituzte Europako migrazio politikak salatzeko
Salaketaz gain, hiriko hainbat eragilek dei egin dute otsailaren 3an Donostian egingo duten manifestaziora joateko.
Ehun aktibista boluntario bildu dira eguerdian Kontxa hondartzan eta 2.000 gurutze jarri dituzte hondarretan sartuta. Sortuk jakinarazi duenez, Gora Herria! Basque People taldearen ekimenez sortu dute ezohiko argazkia hondartzan, errefuxiatuen eta migratzaileen egoera salatzeko asmoarein.
Hain zuzen ere, helburu izan dute iaz Mediterraneo itsasoan hildako pertsonak gogora ekartzea, “tragedia hori” salatu dute eta bestelako politikak eskatu dituzte. Salaketaz gain, deia hiriko hainbat eragilek egin dute otsailaren 3an Donostian egingo duten manifestaziora joateko.
Plataformako bozeramaile Maider Lazkanok gaitzetsi egin du Europan indarrean den migrazio politika, baita Pedro Sanchez Espainiako presidentearn jarrera ere, Aita Mari ontziari itsasoratzeko baimenik ez emateagatik. Eusko Jaurlaritzari “utzikeria” ere egotzi dio.