Manifestazioa egingo dute erraustegiaren aurka otsailaren 23an
GuraSOS plataformak eta Hitzartuk egin dute mobilizaziorako deia.
Erraustegiaren aurka mobilizatzeko deia egin dute GuraSOS plataformak eta Hitzartuk, eta otsailaren 23an manifestazioa egingo dute, Donostian. 17:00etan abiatuko da Antiguako tuneletik.
Adostasunera iritsi nahi dute eta Gipuzkoako Aldundiari eskatu diote ahalbidetu dezala herritarren parte hartze “aktiboa”, eta horretarako zabaldu dezala “benetako informazioa”.
Demokrazia bera eta gizarte eredua “jokoan” daudela ohartarazi dute elkarteek, eta zer nahiago duten galdetu diete agintariei: “hitz egitera eseri edo epaitegietan ibili?”.