Alerta laranja eta alerta horia ezarri dituzte, haize bortitza eta olatu handiak direla eta
Haize bortitza eta olatu handiak direla eta hiriko hainbat leku itxi dituzte.
Babes Zibilak jakinarazi duenez, haize bortitza dela eta alerta horia ezarri dute. Bestalde, olatu handiengatik alerta laranja eman dute. Alerta horien ondorioz hainbat neurri hartu ditu Donostiako Udalak, eta hiriko toki batzuk itxi dituzte. Besteak beste, Pasealeku Berria, Txillida pasealekua (Haizearen Orrazia) eta Leizaola pasealekua (Zurriolako itsas morrua) itxita egongo dira oinezkoentzat zein ibilgailuentzat. Gainera haizearen protokoloa aktibatu dute eta honako parkeak itxi dituzte: Egiako parkea osorik, eta Miramar, Aiete eta Urgull zatika.