Gatibuk hirugarren kontzertu bat eskainiko du Intxaurrondoko kultur etxean
Gatibuk otsailaren 16an Intxaurrondo kultur etxean kontzertua eskainiko zuela iragarri zuen duela zenbait egun. Sarrerak agortu ostean, areto berean beste kontzertu bat eskainiko zuela jakinarazi zuen talde bizkaitarrak, otsailaren 15ean, hain zuzen. Orain, otsailaren 15eko kontzerturako sarrera gutxi batzuk gelditzen direnez, jakinarazi dute Gatibuk beste kontzertu bat emango duela Intxaurrondon, hirugarrena. Musika saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrerak Viktoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan daude salgai, egunero 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Donostiakultura.eus webgunean ere eskuratu daitezke.