Kaldereroak auzoz auzo ibiliko dira
Aurten, guztira kaldereroen 16 konpartsa ibiliko dira hiriko auzoetan barrena, datorren ostiraletik aurrera.
Urtarrila bukatzear dagoela, hiriko kaldereroen konpartsak hasi dira entseguak egiten. Aurten, guztira kaldereroen 16 konpartsa ibiliko dira hiriko auzoetan barrena, datorren ostiraletik aurrera. Horietako bost otsailaren 1ean, ostiralean, aterako dira; zortzi, otsailaren 2an, larunbatean; bi, otsailaren 8an, ostiralean, eta azkena, otsailaren 9an, larunbatean.
Amarako kaldereroak joan den ostiralean, hilaren 25ean, hasi ziren entseguekin. Hurrengoa, Amarako frontoian egingo dute, musika bandarekin, otsailaren 1ean, 20:00etan.
Groseko Hungariar kaldereroen konpartsak, aldiz, joan den asteartean, hilaren 22an, hasi zituen entseguak. Aste honetan ere entseguak egingo dituzte, gaur, asteazkenean eta ostiralean. Entseguak Zurriola institutuan izango dira, Indianoene 1 kalean, 20:00etan. Konpartsak jakinarazi duenez, konpartsan ateratzeko nahitaezkoa izango da entseguetara joatea, eta konpartsaren diru-iturri nagusia den 30 euroko kuota ordaintzea. Aurten Debako Banda kaldereroekin batera egongo da Txofre plazan.
Martutenen 2016an atera zuten kaldereroen konpartsa lehen aldiz. Ordutik ohitura mantendu dute, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Otsailaren 1ean ibiliko dira auzoko kaleetan zehar Hungariako kaldereroak, 18:00etan Gaztelekuan hasita.
Hona hemen kaleetan zehar zartagiak astintzen ibiliko diren konpartsen izenak eta ordutegiak:
Otsailak 1, ostirala
- Intxaurrondo Hegoa (Intxaurrondo), 15:15 – 16:30
- Ikasbide ikastola (Loiolako Erribera), 15:00 – 16:00
- Zurriola ikastola (Gros), 15:00 – 17:30
- Nuestra Señora de Aranzazu ikastetxea, Jesuitinas (Aiete), 15:15 – 16:30
- Summa Aldapeta ikastetxea, Haur Hezkuntza (Erdialdea – Amara), 15:15 – 16:30
- Martuteneko kaldereroak (Martutene) 18:00
Otsailak 2, larunbata
- Intxaurdi auzo elkartea (Intxaurrondo), 16:30 – 20:00
- Kai harripe Alde Zaharreko euskara batzordea (Parte Zaharra), 17:00 – 19:00
- Amara Berriko kaldereroak, Amarakaldek (Amara Berri), 17:30 – 20:30
- Arrano kultur elkartea (Egia), 17:30 – 21:30
- Amarako kaldereroak, Mamur-Donosti Berri-Morlanstarrak auzo elkartea (Amara-Morlans), 18:00 – 21:30
- Herrera kirol elkartea (Herrera), 18:00 – 20:00
- Groseko Hungariar kaldereroen konpartsa (Gros), 18:00 – 21:45
- 1884 Parte Zaharreko Hungariako Kaldereroen Lehen Konpartsa (Parte Zaharra), 21:45 – 01:30
- Hungariako Galdaragileen Konpartsa Primitiboa (Parte Zaharra), 21:45ean Trinitate plazatik
Otsailak 8, larunbata
- Jakintza ikastola (Antigua), 16:00 – 17:00
- Antiguako pilotazaleok (Antigua), 20:30 – 23:30
Otsailak 9, igandea
- Loiolatarra kirol elkartea (Loiola), 18:30 – 21:00