Ehizaren aurkako manifestazioa egingo dute igandean
Ehizaren aurkako manifestazio jendetsua egin zuten iaz Donostian. (Argazkia: Iñaki Agirre) Estatu mailan eginiko deialdiarekin bat eginez, Donostian hainbat eragilek ehizaren aurkako manifestazioa egingo dute igandean, 12:00etan. Erdiguneko kaleetan zehar egingo dute martxa, Alderdi Ederretik abiatuta, Bizitzeko eskubidea, ez inor hiltzekoa! lelopean.


