Aurten ere futbola eta kultura uztartuko ditu Korner jaialdiak
Saio guztietarako sarrera doakoa izango da, Kukairen dantza ikuskizunerako izan ezik.
Iaz bezala, aurten ere Korner jaialdia antolatu dute elkarlanean Realak eta Donostia Kulturak. Futbola eta euskal kultura uztartzen ditu jaialdiak, eta igandetik aurrera hainbat jarduera interesgarri jasoko ditu. Saio guztietarako sarrera doakoa izango da, Kukairen dantza ikuskizunerako izan ezik. Gonbidapenak lor daitezke Donostia Kulturaren leihatiletan eta Realaren dendetan.
KORNER JAIALDIAREN EGITARAUA
OTSAILAK 3, IGANDEA
- 18:00. Bertso derbia. Bertsolariak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Oihana Iguaran eta Xabi Paya. Antzoki Zaharrean.
OTSAILAK 4, ASTELEHENA
- 19:00. Derbi de leyendas. Luis Arconada eta Jose Angel Iribar. Moderatzailea: Aitor Lagunas. Antzoki Zaharrean.
OTSAILAK 5, ASTEARTEA
- 17:30. Victory (evasion o victoria). Zuzendaria: John Huston. Gaztelaniazko azpidatziekin. Amntzoki Zaharrean.
- 20:00. Diamantino. Zuzendariak: Gabriel Abnrantes eta Daniel Schmidt. Gaztelaniazko azpidatziekin. Antzoki Zaharrean.
OTSAILAK 6, ASTEAZKENA
- 19:30. Acento Robinson. Los derbis no acaban nunca. Gidaria: Michael Robinson. Irratsaioaren grabaketa publikoarekin. Antzoki Zaharrean.
OTSAILAK 7, OSTEGUNA
- 19:30. Euskal kultura eta futbola. Koldo Almandoz, Gari eta Ana Malagon Zaldua. Moderatzailea: Juan Luis Zabala. San Jeronimoko aretoan.
OTSAILAK 8, OSTIRALA
- 19:00. Ellas tambien juegan: debate sobre el futbol femenino. Vero Boquete, Aintzane Encinas eta Nahikari Garcia. Moderatzailea: Olga Viza. Viktoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan.
OTSAILAK 9-10, LARUNBATA eta IGANDEA
- Larunbatean, 18:00etan eta 20:00etan. Igandean, 17:00etan eta 19:00etan. Dantza ikuskizuna, Kukai dantza taldearen eskutik: Fair play. Tabakalerako Patioan. Iraupena: 35 minutu. 8 euro.
OTSAILAREN 10a arte: Emakumeek ere jokatu egiten dute erakusketa, Bulebarrean.