Gizon bat atxilotu dute bere bikotekidea eta erasoa geldiarazten saiatu zen lekuko bat jipoitzeagatik
Segurtasun Sailaren arabera, igande goizean gertatu zen erasoa, Donostiako Bulebarrean. 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Bere bikotekidea eta erasoa geldiarazten saiatu zen lekuko bat jipoitzea egotzi diote. Gizonezkoak eraso egin zion ebre bikotekideari, eta kalean zebilen lekuko bat erasoa gelditzen saiatu zen. Gizonezkoak honen kontra ere egin zuen. Ertzaintzaren patruila batek erasoa ikusi zuen, eta momentuan erasotzailea eta lekukoa identifikatu egin zituen. Ertzaintzak gertatutakoa argitu ondoren genero indarkria delitu batengatik atxilotu zuen gizonezkoa.
Donostiako Udaleko Bozeramaile Batzordeak ohar bat argitaratu du eraso matxista salatzeko, eta babesa eta elkartasuna adierazi diote erasoa jasan duen emakumeari. Udalaren arreta zerbitzuak eta behar duen laguntza guztia eskaini diote. Halaber, emakumeari lagundu zion lekukoaren jarrera goraipatu du.