Oier Gomez preso ohiaren heriotza salatzeko mobilizazioak deitu dituzte
Oier Gomez preso ohiaren heriotza salatzeko eta larriki gaixo dauden euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko mobilizazioak egingo dituzte otsailaren 2an, larunbatean. Sare Herritarrak deituta, Gasteizen, Galdakaon eta Donostian egingo dituzte protestak. Donostian, elkarretaratzea egingo dute Alderdi Ederren, 12:00etan.
Joan den astetik Baionako ospitalean zegoen gasteiztarra, eta larunbat goizaldean zendu zen, haren osasunak okerrera egin ostean. Gomezek 35 urte zituen, eta minbizia zuen. 2017ko urtarrilean diagnostikatu zioten Ewingen sarkoma, eta buruan eta aldakan metastasia aurkitu zioten. Haren gaitza «sendaezina» zela ohartarazi eta hilzorian zegoela adierazi zuten orduan medikuek. Bihar, hilaren 30ean, ehortziko dute haren gorpua Miarritzen, 11:30ean.