Santa Ageda bezperan Aieteko kaleak kantuz beteko dituzte
Santa Agedako koplak abestuko dituzte Aieten, otsailaren 4an. Entseguak urtarrilaren 31n eta otsailaren 2an egingo dituzte.
Aurten ere ohitura zaharrekin jarraitzeko, Santa Agedako koplak abestuko dituzte Aieten, otsailaren 4an. 18:30ean jarri dute hitzordua Santa Ageda bezperan, Jolastokin.
Jolastokitik Pagolara joango dira, auzoko kaleetatik barrena. Ondoren, Hiru Damatxo plazan abestuko dute eta Jesuitinas ikastetxera joango dira. Etxaditik pasa ostean, Beraberara jaitsiko dira, eta gero Oblaten erlijio-kongregazioaren egoitzan abestuko dute. Mojen egoitzatik honako lekuetara joango dira: Maria Kristina Etxea, Villa Enma, Alkiza baserria, Erramondegi eta Donosti Zarra etxe-taldea. Azkenik koplak kantatuko dituzte Munton eta Jolastokira egingo dute buelta.
Entseguak izango dira urtarrilaren 31n, 20:00etan, eta otsailaren 2an 12:00etan.