Aldunaeneko petrila igotzeko lanekin hasiko dira
Aspaldi iragarri bazuten ere, Donostiako Udalak azkenik lortuko du aurrera eramatea Aldunaeneko petrila igotzeko proiektua. Harri Construcciones y Manposteria enpresari adjudikatu diote lanak egiteko kontratua. 84.260 eurokoa da aurrekontua, eta enpresak hiru hilabeteko epea izango du lanak egiteko.
Aldunaene Urumea pasealekuan dago, Mundaizeko eta Realaren zubien artean. Egungo petrilaren altuera eskasa delako erabaki dute handitzea: “Zati batzuetan 30 zentimetro ditu soilik; oinezkoak uretara erortzeko arriskua dago”. Guztira 497 metroko bidean egingo dituzte lanak, eta espaloitik 90 zentimetroko altuerara igotzea da asmoa. Lanek hiru hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute.