"Odolak irakiten dit film batean hamar gizon eta emakume bakarra ikusten ditudanean"
Ordiziako Altamira auzokoa denez, berak txikitatik auzoko bizitza egin duela dio Sara Cozar aktoreak. Arrazoi horregatik hautatu zuen Egia bizitoki gisa, bere ustez nortasun handiko auzoa delako eta, gainera, aparkatzeko tokia topatzeko arazorik ez duelako: “askok kontrakoa esan arren”.
Egia tabernan hamabietako bermuta hartuz, aktoreen munduari eta bere buruari buruz hitz egin dugu berarekin, besteak beste. Elkarrizketa osoa IRUTXULOKO HITZAren ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.