Santa Ageda bezperako koplak abestuko dituzte Grosen
Donosti Ereski abesbatzak Santa Ageda bezperako koplak abestuko ditu Grosen, otsailaren 4an. 19:00etan Karkizano kaleko abesbatzaren egoitzan bilduko dira, eta 19:15ean ibilbidearekin hasiko dira, auzoko kaleak kantuz, doinuz eta makil hotsez beteaz. Nafarroa Beherea plazan egingo dute lehen geldialdia, eta ondoren, Zabaleta kaleko zaharren egoitzaren aurrean abestuko dute. Gero, Artetxe Jeneralaren kalean astinduko dituzte makilak, eta ibilbidea amaituko dute San Ignazio elizaren aurrean, 20:15ean. Donosti Ereski abesbatzak auzokideak animatu ditu kantaldian parte hartzera.