Anoetara itzuliko da igandetako azoka, otsailaren erdialdean

Igandetako azoka Erdialdera mugitu zuen udalak, iazko urrian, Anoeta futbol zelaiaren berritze lanen ondorioz. Gernikako Arbola pasealekuan egiten dute azoka ordutik, baina bizilagunak etengabe kexatu dira etxeen sarrerak oztopatzen dituelako.
Horrela, udalak jatorrizko lekura eramango du otsailaren erdialdean. Behin behineko beste leku baten bila ibili dira, baina jatorrizko lekuaren lanak bukatzen ari direnez, Anoetara itzuliko da.