Kalera irten dira "ehizaren atzean dagoen sistema espezista" salatzeko
Espainiako Estatuko hainbat txokotan ehizaren aurkako mobilizazioak egin dituzte gaur, eragile eta alderdi ugarik deituta. Donostian ere kalera irten dira ehizaren aurkako aldarrikapenekin. Alderdi Ederren hasi da protesta eta hiriko hainbat taldek parte hartu dute. Askekintza animalien askapenerako taldeak bat egin du deialdiarekin, eta bloke antiespezista bat osatu dute Bizitzeko eskubidea, ez inor hiltzekoa lelopean. Taldeak adierazi duenez, haien “eginbeharra ehizaren atzean dagoen sistema espezista salatzea” da.
Ion Cerezo Askekintza talde antiespezistako kideak ehiza definitu du “animalien interesen aurka doan praktika” gisa. Cerezok Askekintzaren aldarrikapenak azaldu dizkigu bideo batean: