Arraun Lagunakek bigarren postua lortu du urteko lehen estropadan
Denboraldi-aurrean murgilduta, Arraun Lagunakek urteko lehen estropada jokatu du asteburuan, Sestaoko Julian Enriqueren omenezko proban bigarren postua lortuz. Bederatzi talde lehiatu ziren estropadan, eta soilik Orioko trainerua izan zen gai donostiarren aurretik geratzeko.
Hortaz, Arraun Lagunakek iazko sasoi ona mantentzen duela erakutsi du. Iazko denboraldian, klubak hirugarren postua lortu zuen Euskotren Ligan, eta San Juanek txapelketan lortu ez zuen bandera bakarra beraiek Ondarroan irabazitakoa izan zen.