Donostia Aldatuz hautagaitza aurkeztu dute
Aitzole Aranetak Donostia Aldatuz hautagaitza aurkeztu zuen atzo. Araneta zerrendaburu gisara aurkeztu da Ahal Duguren udal hauteskundeetarako hautagaiak aukeratzeko primarioetara.
Hautagaitza askotariko pertsonek osaturiko taldea da. Beraien helburuak hainbat dira. Hala nola, Donostian Ahal Dugu aktore politiko sendo bat izatea eta alderdiaren ezaugarriak diren balio sozial eta politikoen oinarritutako hiri eredu bat garatzea.
Aranetak 36 urte ditu, sexologoa eta berdintasun zein pardaidetza teknikaria da. Ahal Dugu-ko kidea ez ezik, Podemos alderdiaren estatuko LGTBI arduraduna da. Unidos Podemos talde parlamentarioak aurkeztu dituen LGTBI legeen prestaketan parte hartu du. Aktibista gisa trans komunitatearen, LGTBI eta emakumeen eskubideen alde bide luzea egin du.
Hautagaitzaren lehentasunezko ardatzak jakitera eman dituzte: ingurumenaren jasangarritasuna, hirigintza jasangarria, zerbitzu sozialak, ekonomia jasangarria, turismo jasangarria, hiritarren parte hartzea, berdintasuna, gazteak eta edadetuak.