EHF kopan aurrera egiteko borrokan jarraituko du Bera Berak
Multzoko liderraren aurka partida izugarria egin eta EHF kopan aurrera egiteko aukerak mantentzea lortu du Bera Berak. Danimarkako Podravka Vegeta txapelketan partidarik galdu gabe heldu zen Donostiara, baina Imanol Alvarezen neskek Europarekin amesten jarraitu nahi zuten. Igandean lorturiko garaipen landuari esker, donostiarrek historia egin dezakete, datorren asteburuan lehiaketako hurrengo faserako sailkatuz. Horretarako, Rumanian Craiova garaitu beharko dute, eta Nykobingek Podravkaren aurka berdindu edo galdu egin beharko du.
Futbolean, asteburu bikaina izan dute Realaren bi taldeek. Emakumeek akatsik gabeko garaipena lortu zuten Sevillan, aste honetan Athleticen aurka jokatuko duten derbira egoera ezin hobean iristeko. Gizonek larunbatean derbi berean lorturiko garaipena errepikatzea ez litzateke gaizki egongo donostiarrentzat.
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko neskek ligako liderraren aurka galdu zuten, baina jokalariek ez dute kezkatzeko arrazoi handiegirik, aurreko astean play-offetarako sailkatzea lortu baitzuten. Gizonek, berriz, euren lidergotza berretsi zuten sailkapeneko bigarrenaren aurka.
Saskibaloiari dagokionez, asteburu latza izan da talde donostiarrentzat. Izan ere, Ibaeta Basketek eta Gipuzkoa Basketek porrot gogorrak jaso zituzten hurrenez hurren Al-Qazeres eta San Pablo Burgosen aurka jokatutako neurketetan.
ESKUBALOIA
EHF kopa, ligaxka faseko 5. jardunaldia
-
Bera Bera 32 – 26 Podravka Vegeta
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 19. jardunaldia:
-
Sevilla 0 – 2 Reala
Gizonezkoen lehen maila, 22. jardunaldia:
-
Reala 2 – 1 Athletic
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen Estatuko Senior maila, 13. jardunaldia
- Txuri Urdin 0 – 3 Majadahonda
Gizonezkoen Estatuko Senior maila, 18. jardunaldia
- Puigcerda 1 – 2 Txuri Urdin
SASKIBALOIA
Gizonezkoen ACB liga, 19. jardunaldia
-
San Pablo Burgos 96 – 73 Gipuzkoa Basket
Emakumezkoen liga, 18 jardunaldia
-
Ibaeta Basket 57 – 60 Al-Qazeres