Emakumeen Etxeko abesbatzak Santa Agedako bezperako koplak abestuko ditu
Santa Ageda bezperako koplak abestuko ditu bigarren aldiz Ederlezi Emakumeen Etxeko abesbatzak.
Santa Ageda bezperako koplak abestuko ditu gaur Ederlezi Emakumeen Etxeko abesbatzak. 20:00etan aterako da emakumez osatutako abesbatza Emakumeen Etxetik, eta Santa Katalina plazatxora joango dira. Ondoren, Okendo kaleko Tanger tabernaren aurrean abestuko dute eta gero, San Martzial kalera joango dira, Bideluze tabernatik pasa ostean. Askatasunaren hiribidetik jarraituko dute ibilbidea, makilak astinduz, eta Parte Zaharrean sartuko dira Kale Nagusitik. Sarriegi plazan kantaldia egingo dute, eta gero Konstituzio plazara joango dira. Amaitzeko, eta Emakumeen Etxean azken abestiak kantatu aurretik, Portu kalean egingo dute geldialdia.
Iaz atera ziren Ederlezi abesbatzako kideak kalera lehen aldiz Santa Ageda bezperako koplak abestera, eta Emakumeen Etxeak urtero egiten duen urteurren festan ere abestu izan dute. Gaur egun abesbatza bilakatu dena, kantu ikastaro gisa hasi zen 2016ko otsailean. Hasieratik parte hartze altua izan du taldeak, eta horren ondorioz, abesbatza sendoa da gaur egun.