Gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatu dute
Mobilizazioa egin zuten larunbatean Donostian, Sare herri-plataformak deituta, minbiziak jota hil den Oier Gomez euskal preso ohiaren kasua dela eta, gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko.
Gomezena denbora gutxian gertatu den bigarren kasua dela salatu du Sarek, duela aste batzuk Juan Mari Mariezkurrena preso ohia ere hil baitzen, gaixotasun larri eta sendaezin batek jota. Horregatik, Gomez eta Mariezkurrenaren antzeko egoeran 21 preso daudela salatu du herri-plataformak, haien askatasuna eta behar dituzten zaintzak jaso ditzatela aldarrikatuz.