'Rita' euskarazko antzezlana egingo dute Antzoki Zaharrean
Begoña Bilbaok zuzendutako eta Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza aktoreek protagonizatutako Rita euskarazko antzezlan komikoa ikusgai egongo da Antzoki Zaharrean hilaren 8 eta 9an, Txalo Produkzioen eskutik.
Arrakastarik gabeko Frank izeneko literatura irakaslearen eta bere ikasle berri Ritaren arteko istorioaren ingurukoa da obra. Rita literaturaz ezer ez dakien pelukera bat da, baina ikasteko gogoz dago. Frank irakasteko prest dago eta, pixkanaka, elkarri irakasten diote irakasleak eta ikasleak.