Santa Ageda bezperako koplak, auzoz auzo
Gaur, otsailak 4, Santa Ageda bezpera da, eta ohitura jarraituz, Santa eskean koplak abestuko dituzte hainbat auzotako bizilagunek txapela eta makila eta guzti.
Aietekoak izango dira ateratzen lehenak, 18:30etan abiatuko baitira Jolastokitik koplak abestuz. Grosi dagokionez, 19:00etan aterako dira Santa eskean Karkizano kaletik. Ordu berean abiatuko dira Egiakoak, Arrano elkartean hasiko baitira bizilagunak koplak abesten. 19:00etan aterako dira baita ere Loiolako Erriberakoak, Santiago plazako Tahona aurretik. Pixka bat gehigo itxaron beharko dute Ederlezi Emakumeen Etxeko abesbatza ikusi nahi dutenek, 20:00etan hasiko baitira kantuan Erdialdetik. Antiguan ere aterako dira. Antiguotarra elkartetik abiatuko dira, 19:30ean. Amaran Donosti Berri elkartean geratu dira, 19:30ean.