170 urte bete ditu Udaltzaingoak

Udaltzaingoa 1849ko otsailaren 6an sortu zen. Beraz, 170 urte bete ditu aste honetan. Aste honetan, ospakizun ekitaldi bat egin dute, eta Urrezko dominak banatu dituzte.
Federico Martinez Iglesias udaltzainak eta Kriminologiaren Euskal Institutuak jaso dute domina. Martinez agenteak oroigarria jaso du Udaltzaingoaren sistema informatikoa eta komunikazioa hobetzea eta modernizatzea lortzeagatik. Aldiz, Jose Luis de la Cuestak jaso du domina Kriminologiaren Euskal Institutuaren izenean. Eskaintzen duten formakuntza eta elkarlana eskertu nahi izan diete.
Urrezko dominen banaketarekin batera, Udaltzaingoak beste hainbat ekitaldi egin ditu. Hala nola, iaz erretiratu ziren lau agenteri dominak ematea, hitzaldiak eta oroigarrien emanaldia.