Dbuseko lineetan aldaketak iragarri dituzte astebururako

Gaur, otsailak 8, 20:30etik 22:30era gutxi gorabehera Matia kalea itxita egongo da Antiguako Kaldereroen desfilea dela eta. Horregatik, 5 Bentaberri linea Zumalakarregi eta Tolosa hiribideetatik igaroko da. Bertan behera geratuko dira Matia, Bentaberri, R.M. Azkue, R.M. Azkue 32, eta Zarautz 90 eta 122 geltokiak.
Era berean, igandean, otsailaren 10ean, Uliako Gimnastikaren 89. Krosa dela eta, ondoko autobus lineen ibilbideak eta geltokiak aldatuko dituzte:
8:30etik 13:30era gutxi gorabehera
- 13 Altza: Erdialderantz, 8:30etik 10:30era Zurriola-Kursaal geltokia Kolon pasealekua 17-ra lekualdatuko da. 10:30etik 13:30era Jesuitak eta Mariaren Bihotza-ko geltokiak Galtzada Nagusia 21 eta Kolon pasealekua 17-ra lekualdatuko dira.
-
4 Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo: Antigua alderantz, Jesuitak eta Mariaren Bihotza geltokiak Ategorrieta 41-era eta Galtzada Nagusia 21-era lekualdatuko dira.
- 29 Hego Intxaurrondo eta 42 Aldapa-Egia: Bulebar alderantz, Zurriola-Kursaal geltokia Kolon pasealekua 17-ra lekualdatuko da.
- 31 Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza: Erdialderantz eta Aiete alderantz, 9:30etik 10:30era Zurriola-Kursaal geltokia Kolon pasealekua 17-ra lekualdatuko da. 10:30etik 13:30era Jesuitak eta Mariaren Bihotza geltokiak Ategorrieta 31-era, Galtzada Nagusia 21-era eta Kolon pasealekura lekualdatuko dira.
- 37 Rodil-Zorroaga: Zorroaga alderantz, 9:30etik 10:30era Zurriola-Kursaal geltokia Kolon pasealekua 17-ra lekualdatuko da. 10:30etik 13:30era Mariaren Bihotza eta Zurriola-Kursaal, Galtzada Nagusia 21-era eta Jaialai-ra lekualdatuko dira.
10:30etik 13:30era gutxi gorabehera
- 14 Bidebideta: Erdialderantz, Ategorrieta 65-eko geltokia Toki Ederrera lekualdatuko da.
- 33 Larratxo-Intxaurrondo-Antigua-Berio: Antigua alderantz, Ategorrieta 65 geltokia Jaialai-ra lekualdatuko da.
Bestalde, 10:30etik 13:30era gutxi gorabehera TB6 Taxibus Ulia zerbitzuak ez du geldialdirik egingo Mariaren Bihotza geltokian.