Elkarretaratzea egin dute hainbat familien etxegabetzeen aurka

Donostiako Lourdesen eta Pasaiako Aitor eta Mirenen familiei babesa adierazi diete gaur Andia kaleko Etxebideren egoitza aurrean egindako elkarretaratzean.
Stop Desahucios plataformak salatu du alokairua ez ordaintzeagatik diren etxegabetzeen kopuruak gora egin duela. Plataformaren arabera, 50 pertsona baino gehiago egon dira elkarretaratzean, tartean Duintasuna eta GEPE jubilatuen elkarteetako kideak, ELA, LAB eta ESK sindikatuetako kideak eta EH Bildu, Elkarrekin Podemos, Irabazi eta Equo alderdi politikoetako ordezkariak.
Bestalde, etxegabetzeen aurkako plataformak jakinarazi duenez, Zorroaga Fundazioak, Donostiako alkatetzarekin hainbat elkarrizketa izan ondoren, Lourdesen familiaren aurkako etxegabetze demanda erretiratu du. Beraz, Lourdesek eta bere hiru seme-alabek fundazioaren jabetzakoa den etxebizitzan gelditu ahal izango dute, Etxegintzak gizarte alokairuko etxebizitza bat eman arte.