Frida Kahlo artistaren omenezko erakusketa antolatu dute

Frida Kahlo, artista eta aktibista du izena Aieteko Kultur Etxeak artista mexikarra omentzeko helburuarekin antolatu duen erakusketak, eta otsailaren 8tik martxoaren 24ra egongo da ikusgai.
Kahloren artelanen irudiak eta haren izaeran inspiratutako objektuak ikusi ahal izango dira erakusketan, Paoletta Balmelli artista suitzarrak egindako murala, besteak beste. Aitziber Alonso izan da erakusketako komisarioa eta, gainera, Kahloren biografian oinarritutako ilustrazioak egin ditu, erakusketan ikusgai egongo direnak.