Igor Meltxorrek eta Ahoztar Zelaietak hitzaldiak eskainiko dituzte Kijera Gaztetxean

Larunbatean ikerketa kazetaritzako bi euskal erreferentek hitzaldia eskainiko dute Parte Zaharreko Kijera gaztetxean. Batetik, 12:30ean, Igor Meltxorrek Ernaik antolaturiko Zer dago apustu etxeen atzean? hitzaldia eskainiko du, eta bestetik, Ahoztar Zelaietak De Miguel auziari buruz idatzi duen azken liburuaren aurkezpena egingo du 18:30ean.
Horren aurretik, goizeko 10:00etan, armairu kolektiboa sortzeko auzolana ere egingo dute gaztetxeko kideek.