Paul San Martin piano-jotzaileak disko berria argitaratuko du

Bere azken diskoa argitaratu zuenetik hiru urte pasa ondoren, disko berria argitaratuko du Paul San Martin blues piano-jotzaile donostiarrak. Paul San Martin A French Session du izena New Orleanseko bluesa eta boogie-woogie-a nagusi izango dituen diskoak, eta bi aste barru erosi ahal izango da Gaztelupeko Hotsak zigiluaren webgunean. Romain Gratalon bateria-jotzailearekin, Abdell B.Bop kontrabaxu-jotzailearekin, Sylvain Tejerizo saxofoi-jotzailearekin eta Chris Ruest gitarra-jotzailearekin batera grabatu du diskoa oraingoan San Martinek.