Anoetak bigarren derbia irabazi nahi du
Bigarren asteburuz jarraian, Anoetak Realaren eta Athleticen arteko derbia jasoko du. Oraingoan, zaleek emakumeen ligako lehia zirraragarri batez gozatu ahal izango dute, bi taldeak sailkapenean bata bestearen atzetik iritsiko baitira neurketara. Bilbotarrek donostiarrei sei puntuko tartea ateratzen diete, baina Realeko jokalariak distantzia hori murrizten jarraitzeko asmo osoz helduko dira neurketara. Azken zortzi partidetan porrot bat bera ere jaso gabe, Arconadaren neskak sasoi ezin hobean egingo dute salto zelaira igandean.
Gizonei dagokienez, aurreko asteko derbia irabazteak emandako autoestimua kopan jokatzetik datorren Valentziaren aurkako norgehiagokan mantentzen saiatuko da Reala.
Eskubaloian, Bera Berak EHF kopan aurrera egiteko azken proba gainditu beharko du igandean Rumanian Craiovaren aurka. Hain zuzen, Podravka Vegetak, multzoko liderrak, bere neurketa irabazten badu, donostiarren eta errumaniarren arteko norgehiagokako irabazlea txapelketako hurrengo fasera igaroko da.
Izotz hockeyan, Txuri Urdinek ligako azken partida jokatuko du Jacaren aurka, play-offetan hasi aurretik.
Saskibaloian, azkenik, Ibaeta Basketek eta Gipuzkoa Basketek etxetik urrun izango dituzte euren neurketak, Cadi La Seu eta Kanaria Handiaren aurka, hurrenez hurren.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 20. jardunaldia:
-
Reala – Athletic (Igandea, 11:30)
Gizonezkoen lehen maila, 23. jardunaldia:
-
Valentzia– Reala (Igandea, 16:15)
ESKUBALOIA
EHF kopa, ligaxka faseko 6. jardunaldia
-
Craiova – Bera Bera (Igandea, 12:30)
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen Estatuko Senior maila, 20. jardunaldia
- Txuri Urdin– Jaca (Larunbata, 21:20)
SASKIBALOIA
Gizonezkoen ACB liga, 20. jardunaldia
-
Kanaria Handia – Gipuzkoa Basket (Igandea, 19:15)
Emakumezkoen liga, 19. jardunaldia
-
Cadi La Seu – Ibaeta Basket (Larunbata, 19:45)