Elkarretaratzea egin dute Antiguan, jaietan salatutako eraso sexisten aurka
Urtarrilaren 11tik 27ra iraun zuten Antiguako jaietan hainbat eraso sexisten salaketak jaso zituen Txitxibitxiak Antiguako talde feministak. Horregatik, eraso horien aurkako elkarretaratzea egin zuten atzo Gaskonia plazan, ‘Erasoen aurrean autodefentsa feminista’ lelopean.
Antiguako talde feministak salatu zuenez, askotarikoak izan ziren jaietan emakumeek jasandako erasoak; norbere espazioaren errespetu eza, inbasioa, baliogabetzea, hitzezko erasoak eta etxera bidean pertsekuzioak, besteak beste. Horrezaz gain, jaietan zehar gizonek izandako jarrera salatu zuen talde feministak, hala nola, emakumeen inbasioa oholtza gainean eta musika iraingarria.