Babarrun jana egingo dute Amara Berrin

Urtero legez, presoen aldeko babarrun jana egingo dute Amara Berrin. Larunbatean, hilaren 16an, egingo dute bazkaria, Ilunki elkartean (Olaeta kalea, 19). Auzoan errotutako ohitura da babarrun jana, izan ere, aurten hamar urte beteko dira lehen babarrun jana egin zutenetik. Izen ematea 943 460 743 telefonora deituta, edo elkartean bertan egin daiteke. Bazkariko txartelek bi prezio izango dituzte: 15 euro ikasle eta langabetuentzat, eta 18 langileentzat.