Barrexerkak hirugarren emanaldia estreinatuko du martxoan

Barrexerkako kideek indartsu hasi dute urte berria. Iaz abiatutako proiektuari jarraipena emanez, antzerki taldeak hirugarren emanaldia estreinatuko du martxoan. Jakinarazi dutenez, hurrengo saioa hilaren 30ean egingo dute, egiako Gasteszena aretoan.
Emanaldi berriko pertsona gonbidatua nor den aurreratu ez badute ere, esketxen grabaketan buru-belarri dabiltza murgilduta. Lehenengo bi saioetan Xabier Madariaga eta Kike Amonarriz izan dituzte bidelagun, eta Lugaritz kultur etxean eta Gure Zirkuak Saguesen jarritako karpan hurrenez hurren. IRUTXULOKO HITZAk erreportajea egin zuen Barrexerkaren sorrerarekin.