HITZA taldearekin parte hartu nahi duzu Lilatoian?

Donostia milaka emakume korrikalariz beteko da martxoaren 10ean, 30. Lilatoian. Zuk ere parte hartuko duzu? Etorri HITZA taldearekin! Gure elastikoa jasoko duzu opari gisa! Asko dira dira urtez urte Lilatoian Hitza taldearen izenean parte hartu dutenak, eta harreman polita sortu da elkartzen direnen artean. Donostiakoek bakarrik ez, beste eskualdetako korrikalariek ere bat egiten dute HITZA taldearekin. Deialdia zabalik dago parte hartu nahi duen edonorentzat.
Gure taldean izena emateko aukera ezberdinak daude: telefonoz deituta (943 467236) edo lilatoia@hitza.eus helbidera idatzita. HITZA taldea osatzen duten guztiek kamiseta bat jasoko dute opari moduan, eta, ondorioz, izena ematerakoan kamisetaren neurria ere zehaztu beharko da. Otsailaren 22a da izena emateko azken eguna.
Bestalde, HITZAk lasterketan parte hartzeko dortsal baten zozketa ere egingo du harpidedunen artean (HITZAkide harpidedunak, eta HITZAkideak). Interesdunek martxoaren 1eko 16:00ak baino lehen parte hartu behar dute, bide hauek jarraituz:
- HITZAren webgunearen HITZAkide atalean dagoen Txokoa sailean.
- Telefono dei bat eginez: 943 467236.