'Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoak' dokumentala aurkeztuko dute

Ostiralean, hilaren 15ean aurkeztuko dute Donostian Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoak izeneko proiektua. Maier Irigoienek, Isabel Saez Perezek eta Iker Oiz Elgorriagak sortutako dokumentalak, eromena, ondoezak eta osasun mentala, ikuspegi feminista batetik hausnartzeko xedea du. Horretarako, eromenari eta sufrimenduari buruz hitz egiten duten bederatzi lagunen ikuspegi eta esperientziak bildu dituzte. Osasun mentalaren inguruko gogoeta plazaratzeko helburua du proiektuak, betiere ikuspegi feminista batetik. Euskal Herriko hiriburuetan aurkezpen bira egingo dute, eta gurean, Emakumeen Etxean izango da proiekzioa, otsailaren 15ean, 19:00etan.